2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Un hogar para crecer (Bernard Martino, 2000)


Loczy, un hogar para crecer (Loczy, une maison pour grandir), Bernard Martino zinegile frantsesaren Pikler Institutua eta Emmi Piklerren bizitzan oinarritutako filmea dugu. Frantziako Pikler Loczy Elkarteak 2000. urtean ekoitzitako filma.

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Formakuntza gehiago...

Honako formakuntza hau ez da Pikler-Loczy metodologia, baina hala ere oso interesgarria iruditu zait. Hezitzaileok berziklatzeko eta ikasketa prozesu jarraiak duen garrantziaz ohartzeko.

Balear uharteetan eskeintzen den Master Universitario en Primera Infancia: Prespetivas y Lineas de Intervencion honek. Kurtsoa Urritik Uztailera eskeintzen da. Arazo bakarra presentziala dela, astean 3 egunean bertaratu beharko ginateke.

2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Pikler-Loczy formakuntzari begira...

Pikler-Loczy formakuntza arautua, Budapest-en kokatua dagoen Pikler-Loczy eskolan jaso daiteke, zoritxarrez nahiko garestia da baina posible izan ezkero oso aberasgarria.

http://pikler.hu/formaciones-en-el-taller-pikler-budapest/ http://pikler.hu/cursos-2015

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Sarean Pikler- Lóczy-ren inguruan informazioa ugaria da, hala ere maiz euskaraz topatzeko zailtasunak ditugu

Euskal Herriko Pikler-Loczy Sarea elkarte bihurtu da, aurrerapausu txikiak emanez bestelako hezkuntza bat Euskal Herrian eraikitzea posible dela ikusten dut.
Web gune honetan dauden material eta dokumentuak, Pikler-Loczy formakuntzaren hastapen gisa baliabide erabilgarri eta aberatsak izan daitezke.

Euskal Herriko Pikler-Loczy sarearen esteka:

http://www.piklerloczy.org/eu/pikler-loczy/euskal-herriko-elkartea

Kuku!

Egunon!!

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Anna Tardos-en ekarpen interesgarria

Anna Tardos (Emmi Pikler-ren alaba) psikologoa eta Pikler-Loczy Intitutuko zuzendariak 2012-ko Udako ikastaroetan eskeinitako hitzaldi honetan haur txikien autonomia eta baldintzei buruz hitz egiten digu.