Astekaria

Hona hemen, eskola saioen kronika.

2014/10/29: IKT-ekin lehenengo hartu emana. Web 2.0-ra sarrera, bideo batzuen laguntzaz. Bestalde blog-arekiko lehenengo kontaktua izan dugu. IKT-ekin orain arteko harremana ez da handia izan eta blog-aren kontua berria da niretzat, ia zelan moldatzen naizen!

2014/11/05: Lehendabizi aurreko saioko bideoen inguruan hitz egin dugu. 3. bideoa izan da niri egokitutakoa. Oso interesgarria iruditu zait, gaur egun IKT-ek gizartean duten presentzia kontuan izanik.
Ondoren, blog-arekin jarraitu dugu. Blog-aren gaia aukeratzeko orduan, niretzat esanguratsua den gai bat hautatu nahi izan dut. Azkenik, Pikler-Loczy hezkuntza ereduaren inguruan egitea erabaki dut. Eredu metodologiko hau oso interesgarria iruditzen zait, baina ez da oso ezaguna gure inguruan eta berau pixka bat hedatzeko ahalegin txiki bat egin nahi dut.
Egun honetako saioa amaitzeko, Sites baliabidea ezagutu dugu, oraindik ez zait argi geratu baliabide honen funtzioa.

2014/11/19: Saio hasieran bideo batzuk ikusi eta talde handian komentatu ditugu.
Berriz ere blog-arekin jarri gara, apurka apurka, banoa blog-en munduan sartzen eta batik bat hauek ulertzen. Sarean informazio bila ari naiz, baina zaila da informazio fidagarria aurkitzea, gainera aurkitutakoa hein handi batean ez dago euskaraz eta itzulpenek denbora asko eskatzen dute.

2014/11/26: Kontu pertsonalak medio lehenengo orduan ezin izan naiz klasera joan.
Gure Site-erako baliagarriak izan daitezkeen zazpi sarrera bilatu ditugu Delicius-en.

2014/12/03: Talde handian aurkezteko Delicius-eko sarrera bat aukeratu dugu talde txikian.
Jarraian gure Site-a eraikitzeari ekin diogu talde txikian.

2014/12/10:  Azken egunean Site-ari azken ukituak eman ostean, proiektua aurkeztu dugu. Gainontzeko taldeenak ikusi eta saioko azken ortuan blog-aren inguruko zalantzak argitzeko erabili ditugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina